XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Egon piska bat, orain bertantxe bidaliko dizut.

Eta denda barrura sartu zen.

Baina une hartan bertan, Minnehaha neskatoak matxete bat bizkarretik sartu zion koronelari gogorki.

Gezurra zirudien neska txiki haren gorrotoak.

Eta honela zioen matxetea sartzen zion bitartean: - Orain siux tribuak bidea zabalik izango du pasatzeko.

Eta tximista bezala atera zen kanpora galdetuaz: - Non igo behar dut? - Jarri nere ondoan - erantzun zion John jaunak.

Eta eskutik heldu eta igotzen lagundu zion.

Abiatu bezain laster, berriro mendilepoan tiro zaparta haundia entzun zen.

Berriro siux indiarrak erasotzen ari ziren. Amorru biziz.

Mendilepo hura hain baitzuten beharrezko indiarrek.

Han mozten ziren haien ibilbide guztiak.

Hura menderatzen bazuten, belazeetarako bidea zabalik geratuko zitzaien.